MusikaZuzenean TB # 263: Yakovlev 42 + Iñigo Brote (Bikabi)
Musika Zuzenean
MusikaZuzenean Telebista saioaren 263. ataleko erreportaje nagusian Yakovlev 42 taldea ezagutuko dugu, argitaratu berri duten 'Adierazpen Askatasuna' diskoa aitzaki. Taldearen entsegu lokalean izan gara, Oiartzun herrian, eta luze eta zabal aritu gara taldearen ibilbideaz. Hitz Bitan atalera, berriz, Iñigo Brote gonbidatu dugu, Bikabi taldeko bateria jotzailea. Bere gustuko disko, areto eta kantuen inguruan aritu zaigu laburrean.
Saio guztiak nahieran hamaika.eus eta Youtuben.

