Skip to main content

KORRIKA KANTUZ KANTU: MAITE ARROITAJAUREGI

Korrika Kantuz Kantu

Maite Arroitajauregi musikariak gidatu du aurtengo Korrikaren kantua. Bere izenean argitaratu da, baina bere alboan makina lagun musikari izan ditu, kantuak behar zituen mila koloreen bila. Ibon Rg, Aida Torren, Ibil Bedi taldeko lagunak, Olatz eta Mikel Kau Kori Kura, Marie Hirigoyen... Kantuaren hitzak Amaia Astobiza idazleak sortu ditu, eta bertan hitz jolas eta keinu ugari topa daitezeke, mila sekretu txiki dituen kantu handian.

Eibarren elkartu gara Maiterekin aurtengo korrika kantuaren inguruko xehetasunak ezagutzeko.