Izarkom eskola | Kriptomoda eta diru digitala
Izarkom eskola
Legezko diru digitala ezezagun handia da pertsona gehienentzat, nahiz eta egunero konturatu gabe erabiltzen dugun: txartelarekin ordaintzen dugunean, transferentzia bat egiten dugunean edo zordunketa automatiko bat jasotzen dugunean. Gure eguneroko bizitzaren parte da, baina gutxitan pentsatzen dugu nola funtzionatzen duen edo nork kontrolatzen duen. Jende askok ez daki herritarrek ere parte har dezaketela eta ordainbide digitalak kudeatzeko gaitasuna izan dezaketela, elektrizitatearen edo telekomunikazioen merkaturatzean gertatu den bezala.
Gainera, diru digitalari buruz hitz egiten denean, pertsona askok automatikoki pentsatzen dute kriptotxanponetan, baina kriptotxanponak aktibo digitalaren mota zehatz bat baino ez dira. Gaur egun, kriptotxanponen % 99 inguru espekulazio handiko inguruneetan mugitzen dira, eta beren helburua denbora laburrean etekin handiak lortzea da. Hala ere, badago espekulazio-ikuspegirik ez duen eta helburu sozial eta funtzionala duen ehuneko txiki bat. Hain zuzen, Ekhilur irabazi asmorik gabeko kontsumo kooperatiba sortu dute Hernanin, dirua gizartea eraldatzeko elementu gisa erabiltzen laguntzeko. Kontu horiei buruz hitz egingo dugu Alex Lopez Morgadorekin.
Saio guztiak nahieran.

















