Bizirauten | Nahia Sillero eta Ander Lacalle
Bizi irauten
Nahia Sillero eta Ander Lacalle aktoreak izan dira Bizirauten saioko gonbidatuak eta hausnartu dute, besteak beste, euskarazko telesailak egiteak duen garrantziaz eta bertan lantzen diren gaiek nerabeengan duten eraginaz.
Salatu dute baita ere azken urteetan ugaritzen ari direla ekoizpenak Euskal Herrian, baina kanpoko aktoreak kontratatzen dituztela gehienbat. Horiez eta gauza gehiagoz aritu dira Nagore Garmendiak gidatutako solasaldian.

