Skip to main content

Dokumentala | 'Txillarreko sukaldaria'

Dokumentalak

Pello Rubiok Pako Egea (PSE) eta Arnaldo Otegi (ezker abertzalea) elkartu zituen Txillarre baserriko mahai berean, eta geroago Egearen eskutik iritsi zen Jesus Egiguren Txilarrera. Han 1999 eta 2005 artean izan ziren elkarrizketak oinarri izan ziren ETAk bere jardun armatuari amaiera emango zion prozesua abiarazteko akordioak erdiesteko.

Rubioren rola funtsezkoa izan zen prozesu guztia gauzatzeko eta dokumentalak bere esperientzia, bizipenak eta elkarrizketa sustatzeko egindako lana biltzen ditu.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista