‘Mugari Begira’ saioa irailaren 8an estreinatuko da Hamaikan
Promozioak
Mugari Begira saioan, Euskal Herriko mugak eta horien inguruko istorioak ezagutzeko aukera izango dugu Aritz Ganboa artzainaren ikuspuntutik.
Muga ez baita mapan marraztutako lerro soil bat. Nork ezarri dizkigu mugak, eta zertarako? Eta guk, zer egin dugu haiekin?
Galdera horietatik abiatuta, Aritz Ganboak, artzaintza ardatz hartuta, Euskal Herria zeharkatuko duen ibilbide bati ekingo dio.Oinez, Aralarko pagoz egindako bizikletaz eta arraunean osatutako ibilbidean, hamaika istorio eta hamaika gogoeta bilduko ditu.
Ez galdu Mugari Begira saioa irailaren 8tik aurrera, asteartero 22:00etan eta 22:30etan, hamaika.eus webgunean zein telebistan.

















