Skip to main content

Aterpea saioa estreinatuko da martxoan Hamaika Telebistan

Prentsa oharrak

2025eko martxoaren 3an, Donostian


Datorren martxoaren 12an, 21:30ean, Aterpea estreinatuko da Hamaika Telebistan, tolerantzia, errespetua eta bizikidetza sustatzeko sortutako saioa. Atal bakoitzean, gizarte bidezkoago bat garatzeko funtsezkoak diren gaiak jorratuko dira, hala nola feminismoa, aniztasuna, justizia soziala eta inklusioa.


Saio berria, bazterkeria edo marjinazioa jasaten duten guztientzat aterpe izateko jaio da, kolektibo horien errealitateak eta beharrak ikusarazteko eta haien eskubideak babesteko.

Gorroto diskurtsoei eta gizarte bazterketari aurre eginez, Aterpeak elkarrizketa, hezkuntza eta errespetua sustatzeko gunea izatea proposatzen du. Umorearen eta enpatiaren bidez, saioak guztiontzako etorkizun inklusiboagoa eraikitzeko tresnak eskaini nahi ditu.


Aterpea, asteazkenero 21:30ean, martxoaren 12tik aurrera Hamaika Telebistan. LTD bidez eta kable bitartez ikusteaz gain, www.hamaika.eus webgunean ere izango da eskuragarri, baita Android TBrako aplikazio bidez ere. 

 

Deskargatu prentsa oharra

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista