Skip to main content

Hamaikan emitituko dugu Gure Eskuk antolatutako ‘Bagara’ maratoia

Prentsa oharrak

2024ko azaroaren 14a, Donostian


Azaroaren 16an, 'Bagara' ikus-entzunezko maratoia izango da eta zuzenean ikusi ahal izango da Hamaika Telebistan. 12 orduz irudikatuko dute Euskal Herria, goizeko 10:00etatik 22:00etara, eta ordu horietan guztietan, hainbat herritar, eragile edo elkarteren berezitasun, bizipen eta proiektu ezberdinak bilduko dituzte bideo bidez.

Bideoez gain, alde presentziala ere izango du ekimenak, eta Euskal Herriko hiriburuetan egingo dituzten kultur ekitaldiez gozatzeko aukera izango da Hamaika Telebistan:

Bilbon, 12:00etan, 'Bagara' ikuskizuna egingo dute Azkuna Zentroan, 13:00etan, Gasteizko Auzolana frontoian 'Gu, Agustina! ikuskizuna eskainiko dute Ereintza dantza  taldeak eta Maddalen Arzallusek, 18:00etan Segurako Historia Oroituz elkarteak 'Orreagatik iragan hurbilera' herri antzerkia tauleratuko du Nafarroako antzerki eskolan eta 21:00etan, Iratzar erromeria eta lagunek kontzertua eskainiko dute Donostiako Intxaurrondoko Kultur Aretoan.

Emanaldi horiek guztiak ere zuzenean ikusi ahal izango dira Hamaikan.

 

 

Deskargatu prentsa oharra

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista