Skip to main content

Tragedia eta hura gainditzea, Euskadiko Orkestraren denboraldi berriaren ardatz

Kultura

Euskadiko Orkestraren 2022-2023 denboraldiak tragediatik hura gainditzera garamatza musikaren eta haren adibide handien bitartez: Shostakovitxeren gordintasuna, Txaikovskiren mamuak, Brucknerren sinfoniarik handiena edota Carl Orffen lanik ospetsuena. 

Shostakovitxek 8. Sinfonian azaleratzen duen tragediak emango dio abiapuntua denboraldiari. "Lan hori 1943. urtean sinatu zuen, eta Bigarren Mundu Gerran izandako milioika hildakoek eragin zioten zirrararen emaitza da. Shostakovitxek emango dio amaiera, halaber, 15. Sinfoniaren bidez; tragedia gainditzea begiztatzen da bertan, baikortasuna baitario 1971n idatzitako lanari", adierazi dute.
Hoprrez gain, Pandemiagatik bertan behera utzitako hainbat egitasmo berreskuratuko ditu, Carpenterren Mamu kantak lanaren estreinaldia, esaterako. Ohi bezala, euskal konpositoreen obrek ere protagonismoa izango dute egitarauan: Ramon Lazkanoren eta Zuriñe F. Gerenabarrenaren lan bana bildu dituzte programaziora, besteak beste.

Gutxitan interpretatutako lan "bitxiak" ezagutzera ere emango ditu. Hala nola Adamsen ‘Doctor Atomic Symphony’ lana, bai eta Euskal Herrian oso ezagunak ez diren Veprik eta Dzenitis musikagileen lanak ere, besteak beste.