Skip to main content

Ane Salvador Errasti, Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatuen Sarea: " Inoiz baino arrazoi gehiago dago kalera ateratzeko"

Elkarrizketa

2026-10-28 13:57

Azaroaren 11rako greba orokorra deitu dute hainbat sindikatuk eta etxebizitza eragilek, etxebizitza eskubidea bermatzea, espekulazioari aurre egitea eta langileen pobretzea salatzea helburu. Deialdiaren atzean dauden arrazoiak, etxebizitzaren egungo egoera eta aldarrikapen nagusiak izan ditugu hizpide Ane Salvador Errasti Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatuen Sareko kidearekin.

Elkarrizketan, etxebizitza eskuratzeko gero eta zailtasun handiagoak, espekulazioaren eragina eta arazoak langileen bizi-baldintzetan dituen ondorioak aztertu ditugu. Era berean, erakunde publikoei eskatzen dizkieten neurriak, etxebizitza eskubidea bermatzeko proposamenak eta sindikatuen zein etxebizitza mugimenduaren arteko elkarlanaren garrantzia izan ditugu mintzagai.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista