Skip to main content

Ibon Meñika, Gernika Memoriaren Lekuko: "Emakume aurpegia zuen bonbardaketa egunetik aurrerako Gernikak"

Elkarrizketa

2026, api. 21 - 14:04

Ibon Meñika Gernika Memoriaren Lekuko plataformako kidea izan da Hamaikako platoan. Gernikako bonbardaketaren 89. urteurrena hizpide, egun hartako gertakariez eta haien ondorioez, memoria demokratikoaz eta garai hartako testuinguruak egungoarekin dituen aldekotasunez hitz egin du, besteak beste.

1937ko apirilaren 26ko bonbardaketatik haratago, "ondorengoan arreta" jartzearen beharra azpimarratu du. Izan ere, gertakari horiek "errepresioa" eta jazarpena" ekarri zutela baieztatu du Meñikak eta "zapalketa oso eta integrala egiteko abiapuntua" izan zirela. Bestalde, emakumeek jokatutako rola ere gogorarazi du, gizonak 1936ko gerrako frontean borrokan izanik, beraiek pairatu baitzituzten ondorioak herrian. "Emakume aurpegia zuen hurrengo egunetik aurrerako Gernikak", plazaratu du Meñikak.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista