Arkaitz Rodriguez, EH Bildu: “Herri honetan, borroka eraldatzaile guztiak nazio askapenetik pasatzen dira”
Elkarrizketa
2025, aza. 19 - 12:11
Arkaitz Rodriguez EH Bilduko Ekintza Politikorako idazkaria izan da Hamaikako platoan, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako aurrekontuei, etxebizitzari, euskarari, memoria demokratikoari edota Euskal Herriaren naziotasunari buruz hizketan, besteak beste.
Azken honi dagokionez, Rodriguezek adierazi du Euskal Herrian "borroka eraldatzaile guztiek nazio askapena" duela oinarrian. Halaber, ezkerraren "balio eraikitzailea" aldarrikatu du: "Ezkerra ez zen sortu diskurtso autoerreferentzialak egiteko. Ez zen sortu betiereko kontrabotere izateko, konfort politiko-ideologikoko eremu batean gotortzeko eta ezta ezkerreko bestelako indar politiko batzuk etsaitzat hartzeko ere".