Ortzi Alberdi, Rodeo: "Influentzia berriei irekita egin dugu disko hau"
Musika
Koldo Otamendi
2025, abe. 06 - 13:12
Ezpalak eta Rodeo taldeek standa partekatu dute Durangoko Azokan, eta Ortzi Alberdi Rodeoko kidearekin izan da Hamaika.
Otsailean kaleratu zuten disko berria, eta stoner doinuak mantendu badituzte ere, "influentzia berriei irekita" aritu direla dio: "Lehen aldiz geldialdia egin dugu konposatzeko eta azken urteetan musika berri asko entzuten aritu gara; hori nabaritzen da diskoan".
2025ean diskoa aurkezten aritu dira hamaika txokotan, eta horretan jarraituko dute datozen hilabeteetan ere, erritmo mantsoagoan izango bada ere.