Skip to main content

Libe Mimenza, Behategia: 'Kazetaritza feminista kazetaritza zentrala bilakatu behar da'

Elkarrizketa

Libe Mimenza Behategiko ikerlaria elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan.

"Orain arte mundua azaltzeko eta bizitzeko genituen parametroek ematen diguten argazkia oso larria da" adierazi du Libek. Izan ere, Behategiak egindako ikerketa batean arabera, gazteen %69k, 10etik ia 7k ez dute Euskal Herrian ekoitzitako hedabiderik kontsumitzen, bertan sartzen dira, bai euskarazkoak zein erderazkoak.

Orain arteko komunitate lotura komunikabide tradizionalen bidekoa diluitzen ari dela azaldu du, hau da, komunikabide tradizionalen kontsumoa gero eta jende gutxiagorengana iristen dela. Berebat, hedabideak inflexio puntu baten aurrean daudela esan du, eta digitalizazioak zenbait erronka dakartzala, tartean, eguneratu beharra, ekoizpenaz gain oinarrian ‘digital first’ eredua sartzea.