Euskal alderdiek etxebizitzari erreparatu diote gehienbat, kanpainan
Politika
Xabi Ealo
2026-11-18 13:52
Euskal alderdiak buru belarri ari dira azaroaren 29ko hauteskunde orokorretan irabazi nahian, eta hainbat kontuez aritu dira asteazken honetan.
EH Bilduk etxebizitza eskubidea bermatzeko eta espekulazioarekin amaitzeko neurriak indartzeko beharra aldarrikatu du Oskar Matutek Sestaon.
Etxebizitzaz ere, kasu honetan, Leioan, familia zaurgarrien babesa etxejabe txikien segurtasunarekin uztartuko duen etxebizitza politika integrala bultzatzeko konpromisoa hitzeman du Eusko Alderdi Jeltzaleak.
Sestaon ere izan da Alderdi Sozialista, Denis Itxaso Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza sailburuarekin batera, María Guijarro Kongresurako Bizkaiko hautagaiak ohartarazi duenez, eskuinaren eta ultraeskuinaren blokeak erabat integratua, enpastatuak, helburu bakarra du: lehenengo klase-pribilegioak berreskuratzea, herritar gehienen bizitza ez hobetzea eta politika gorrotorako eta liskarrerako gune bihurtzea.
Fronte Zabalak ez du ekitaldirik egin asteazken goizean, baina bezperan Bilboko Santutxu auzoan egindako kalejiran, lau eguneko lan astea eta "lan egiteko ez bizitzeko" baimenak luzatzea aldarrikatu du.
Gastu militarraren igoeraren aurrean, Osasunean, Hezkuntzan eta Etxebizitzan inbertitzea aldarrikatu du Podemos Euskadik Bilbon.
Iruñean egindako ekitaldia, Pablo Azconak Kongresurako zerrendaburuak esan du azaroaren 29ko hauteskundeetan ez dela soilik erabakiko hurrengo lau urteetan nor izango den Moncloa jauregiko jabea, baizik eta zein gizarte eredu nahi den etorkizunerako.