All Stories

Pandemiak hezkuntzan izan duen eragina 'Altxa Burua' saioan

Pandemiak zein eragin izan du hezkuntzan? Zein aldaketa ekarri ditu? Izaskun Gomez eskolako Antsoaingo eskolako zuzendariari, Juan Latienda irakasleari eta San Fermin ikastolako Mikele Lopez de la Hoz eta Jon Etxalar ikasleei galdetu diegu.

Asteazkenean, ostiralean eta igandean (22:00) 'Altxa Burua' Hamaika Telebistan eta www.hamaika.eus webgunean.

Aldatu al da bidaiatzeko modua?

Bidaiatzeko gogo dugu beti. Inguruko bazterrak maite ditugu, baina toki eta jende berria ezagutzeko gero eta grin handiagoa daukagu. Bat-batean, baina, etxean gelditu behar izan genuen. 2020ko martxoaren 15etik aurrera ia 100 egun igaro genituen konfinatuta. Uda pasatakoan, urrian, berriz ere itxiera perimetrala. Nafarroara sartu eta bertatik atera ezinik maiatzaren 8ra arte. Iruñerriko mendiak, hiriko parkeak, Arga ibaiaren ertzeak eta gertuko turismoa deskubritu ditugu. Zeinen ongi ezagutzen genituen Londres, Berlin edota Paris eta zeinen gutxi Lakarri mendia, Barbatain edo Tulebras.

Eta festak ere bertan behera gelditu dira. Pentsaezina zen San Ferminik gabe bizitzea eta kontuak zer diren: bi urtez jarraian deus gabe. Eragina izanen ote du honek guztiak gure bidaiatzeko ohituretan? Eta sanferminei buruzko gogoeta azkartuko ote du pandemiak? Maitena Ezkutari Nafarroako turismo arduradunak eta Aitziber Imizkoz turismo bulegoko koordinatzaileak galdera hauei erantzun diete.

Ikusi 'Altxa Burua' saio guztiak nahieran.

Bidaiatzeko modua aldatu al da azken bi urteetan?

Bidaiatzeko gogo dugu beti. Inguruko bazterrak maite ditugu, baina toki eta jende berria ezagutzeko gero eta grin handiagoa daukagu. Bat-batean, baina, etxean gelditu behar izan genuen. 2020ko martxoaren 15etik aurrera ia 100 egun igaro genituen konfinatuta. Uda pasatakoan, urrian, berriz ere itxiera perimetrala. Nafarroara sartu eta bertatik atera ezinik maiatzaren 8ra arte. Iruñerriko mendiak, hiriko parkeak, Arga ibaiaren ertzeak eta gertuko turismoa deskubritu ditugu. Zeinen ongi ezagutzen genituen Londres, Berlin edota Paris eta zeinen gutxi Lakarri mendia, Barbatain edo Tulebras.

Eta festak ere bertan behera gelditu dira. Pentsaezina zen San Ferminik gabe bizitzea eta kontuak zer diren: bi urtez jarraian deus gabe. Eragina izanen ote du honek guztiak gure bidaiatzeko ohituretan? Eta sanferminei buruzko gogoeta azkartuko ote du pandemiak? Maitena Ezkutari Nafarroako turismo arduradunak eta Amaia Imizkoz turismo bulegoko koordinatzaileak galdera hauei erantzun diete.

Zein eragin izan du pandemiak ingurumenean?

Etxean itxita geundenean, autoak, hegazkinak eta trenak gelditu zirenean, edota langileak itx izirenean, animaliak ikusi genituen hirietan paseatzen. Kutsadura ere nabarmen jaitsi zen; karbono dioxidoaren isuriak, esate baterako, %17 murriztu ziren iazko apirilean.

Une batez gelditu egin zen gure kontsumismo eroaren zirkulua, eta naturari arnasa hartzeko aukera txiki bat eman genion. Berehala berreskuratu ditugu, ordea, jokabide txarrak: kutsatze tasa guztiak erraz gainditu ditugu, eta erabilera bakarreko plastikoak zein musukoak nonnahi ikusten ditugu. 

Lorea Flores Greenpeaceko kidearekin hitz egin dugu pandemiak ingurumenean izandako eraginaz, eta gainera, Bakarne Atxokarro Iruñerriko Mnakomunitateko kideak hiriko hainbat datu interesgarri eskainiko dizkigu.

Aurrerapena | "Biodibertsitatea suntsitzen ari gara"

Naturak arnas pixka bat hartu zuen konfinamendu garaian, animaliak ikusi genituen herri eta hiriko kaleetan, eta kutsadura ere nabarmen jaitsi zen. Orain, ordea, kutsatze-tasa guztiak gainditu ditugu berriz, eta erabilera bakarreko plastikoak nnonahi ageri dira.

Zein da egungo egoera? Lorea Flores (Greenpeace) eta Bakarne Atxukarrorekin (Iruñerriko Mankomunitatea) aztertuko dugu gaia lehenengo saioan. Ez galdu!

Laister Altxa Burua saioaren estreinaldia Hamaika Telebistan!

Pandemiak zein aldaketa ekarri ditu gizartean? Osasungintzan? Lan harremanetan? Gizarteko hainbat arlotan izan duen eragina aztertuko dugu, eta horretarako, hainbat elkarrizketa egingo ditu Reyes Ilintxeta kazetariak.


Estreinaldia irailaren 8an, 22:00etan Hamaika Telebistan, eta nahieran www.hamaika.eus webgunean. Ez hutsik egin!

hamaika telebista

Image