Skip to main content

Gutxienez sei pertsona isundu dituzte Altsasun, AHTaren zundaketen aurka mobilizatzeagatik

Politika

Asier Errasti

2026-11-04 12:35
Gutxienez sei pertsona isundu dituzte Altsasun, AHTaren zundaketen aurka mobilizatzeagatik, Stop Zundaketak-AHTrik Ez Ekimenak jakinarazi duenez.

Isunak 100 eurokoak dira, eta plataformaren arabera, «udan egindako zundaketaren aurkako protesta-astean parte hartzeagatik» jarri dituzte.

Zundaketa hori aurtengo uztailaren 27tik abuztuaren 4ra bitartean egin zuten, eta «Guardia Zibilaren eta Foruzaingoaren talde handi batek gau eta egun zaindu zuen. Lanekiko interesa agertzera hurbiltzen ziren pertsona guztiak identifikatzen zituzten» ekimeneko kideek adierazi dutenez.

Lanak zaintzen ari zen polizia-kordoirantz martxa bat egin zuten. Plataformaren arabera, «tentsio uneak» izan ziren, baita «karga polizialen mehatxuak, identifikazioak eta droneen erabilera» ere.

Manifestazio haren helburua, zundaketa bertan behera uzteko exijitzeaz gain, Javier Ollo (Geroa Bai) Altsasuko alkateari «erantzukizunak eskatzeko» izan zen. Izan ere, Sakana osoan AHTaren alde agertzen den udalerri bakarra da Altsasu.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista