Skip to main content

Mintzo zen #01 : SGAE, egile-eskubideak eta musikaren industria

Mintzo zen

Mintzo zen podcastaren lehen atalean Ibai Machin izango dugu gurekin, NOMERCYren sortzailea. NOMERCY bezalako zigilu independente baten esperientziatik abiatuta, musikaren industriaren mekanismoak, autogestioa eta artista askorentzat oraindik ezezagunak diren arauak aztertuko ditugu.

Nork kobratzen du musika entzun edo erabiltzen denean? Nola banatzen da dirua? Zer eskubide dituzte ekoizleek, DJek eta artista independenteek? Musika sortzeaz harago, musikatik bizitzea, norberaren lana babestea eta jokoaren arauak ezagutzea ere bada kontua. Hau guztia jorratuko dugu Ibai Machinekin solasean.

Gomendatuak

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista