Gasteizko Udalak jarduera-programa bat antolatuko du Martxoaren 3aren 50. urteurrena dela eta
Politika
Ane Garitaonandia
2025, uzt. 07 - 14:07
Gasteizek hainbat ekitaldi hartuko ditu datorren urtean, Espainiako Polizia Armatuak San Frantzisko Asiskoaren elizan, Zaramaga auzoan, egindako sarraskiaren 50. urteurrena dela eta. Bertan, bost langile hil zituzten 1976ko martxoaren 3an.
Aurreikusitako ekimenen artean, biktimei omenaldi bat egingo zaie. Horrez gain, zine-forum bat antolatuko da, lan-eremuan giza eskubideen defentsari eta urraketari buruz hausnartzeko, sentsibilizatzeko eta eztabaidatzeko, eta duela mende erdi izandako gertakarien inguruko literatura-lehiaketa bat ere egingo da.
Ekimenak 60.000 euroko partida du, EH Bilduk, PSEk eta EAJk sinatutako aurrekontu akordioari esker.