Skip to main content

Gasteizko San Frantzisko eliza zaharberritzeko 600.000 euro jarriko dituzte

Politika

Aiora Sillero

2025, uzt. 30 - 12:07

Gasteizko San Frantzisko eliza zaharberritzeko 600.000 euro jartzea onartu du Espainiako Ministroen Kontseiluak. EH Bilduk eta Espainiako Gobernuak lorturako adostasunari esker hartu da erabakia eta beraz, orain elizaren egokitze lanak hasiko dira.
EH Bilduk jakinarazi duenez diru saila 2023ko aurrekontuetan adostu zuten baina orain arte ez da transferentzia egin.
Istorio luzea du San Frantzisko elizak, izan ere 1976ko martxoaren 3an hainbat langile mobilizazio batean bertan batzartuta zeudelarik poliziak botatako negar gasen bitartez atearazi zituzten. Irteeran bost langile tiroz hil zituzten eta ehun lagun baino gehiago zauritu. Sarraski hori dela eta Zaramaga auzoan kokatuta dagoen eliza hau memoria demokratikorako leku izendatua dago.
Egun elizak duen egoera “tamalgarria” dela salatu dute behin baino gehiagotan Memoria Garak eta EH Bilduk. Urte luzeez abandonatuta egon dela eta ez dela mantentze lanik egin adierazi dute, azpimarratuz premiazkoa dela esku-hartze integrala egitea.

Kalitatezko edukiak bermatu eta erronka berriei aurre egiteko zure babesa behar dugu.

Hamaika Telebista