Euskal preso eta iheslariak etxeratzearen alde, XII. Itsas Martxa egin dute Plentzian
Politika
Ane Garitaonandia
2025, uzt. 07 - 10:07
Euskal preso eta iheslarien eskubideen aldeko hamabigarren Itsas Martxa ospatu dute larunbatean Plentzian. Urtetik urtera gero eta parte hartzaile gehiago dituen ekimenak bostehun lagunetik gora elkartu ditu aurten.
Guztira 120 piragua bikoitzek, 30 ontzi partikularrek eta herritarrek egindako bestelako hainbat padel edo ontzik egin dute hondartzarainoko martxa, horietako gehientsuenek presoen aldeko ikurrekin. Lehorretik, euskal preso iheslari eta deportatuen aldeko herritarren mobilizazio jendetsuak lagundu die.
Palestinaren aldeko aldarria ere izan dute presente.