Euskal Herrian Euskaraz taldeko lau auzipetuei euskaraz deklaratzeko eskubidea ukatu diete Baionan
Politika
Maite de Felipe eta Mikel Lopez de Ciordia
2026, ots. 06 - 13:02
Euskal Herrian Euskarazeko lau auzipetuek ezin izan dute euskaraz deklaratu ostegun honetan Baionan. 2025eko irailean, kide horiek ‘Euskaraz bizi nahi dugu!’ leloa margotu zuten Lapurdiko hiriburuko eraikin publiko batean, eta horren andeatzea leporatu diete.

