Skip to main content

Ertzaintzak Tolosan zauritutako gaztearen auzia berriz ere zabaltzeko agindu du Gipuzkoako Auzitegiak

Politika

Maite de Felipe Suso

2025, ira. 19 - 14:09

Xuhar Pazos Ertzaintzak zauritu zuen gaztearen auzia berriz irekitzeko agindu du Gipuzkoako Auzitegiak. Ezbeharra Tolosako inauterietan gertatu zen; zehazki, gazteak eskuin begiko ikusmena galdu zuen Ertzaintzak jaurtitako foam bala baten ondorioz.

Epaitegiak ertzainen deklarazioak entzun ostean kasua artxibatzea erabaki zuen, eta gurasoek hainbatetan salatu dute gazteak ez zuela deklaratzeko aukerarik izan. Defentsak erreforma helegite bat jarri zuen epaitegian, baina hura ere artxibatu egin zuten.

Kalitatezko edukiak bermatu eta erronka berriei aurre egiteko zure babesa behar dugu.

Hamaika Telebista