EH Bilduren Gasteizko Mahai Politikoak Rocio Vitero proposatu du alkategai
Politika
Ane Garitaonandia Etxebarria
2026, ira. 18 - 08:09
EH Bilduren Gasteizko Mahai Politikoak Rocio Vitero proposatu du Gasteizko zerrendaburu eta alkategai 2027ko maiatzeko udal hauteskundeei begira. Gasteizko Mahai Politikoaren ustez, Vitero da EH Bilduren proiektua ordezkatzeko "pertsonarik egokiena, herritarrentzat ongizate-maila handiagoak" lortze aldera.
Ohar bidez gogorarazi dute, 2023ko udal hauteskundeetan EH Bilduk emaitza historikoak lortu zituela Gasteizen, hauteskunde horiek irabaziz eta Vitero hiriaren historian udal hauteskundeak irabazi dituen lehen emakumea bihurtuz.
EH Bilduren ustez, Gasteizek "norabide aldaketa eta politika eraldatzaileak" behar ditu, eta ziur dira "bultzada hori" Rocio Vitero hautagaiaren eskutik iritsiko dela.

















