Skip to main content

Durangoko Ernaik Txiki eta Otaegiren omenez egindako murala erasotu dutela salatu du

Politika

Mikel Lopez de Ciordia

2025, abu. 21 - 14:08

Txiki eta Otaegiren omenezko murala astearte gauetik asteazken goizaldera erasotua izan dela salatu du Ernai Durangok. Muralak bi militante ohien aurpegiak zituen eta ‘Zuen borrokak darrai. Ekin eta bultza askatasunera’ jartzen zuen. Beltzez margotua eta ‘Etarras’ idatzita agertu da. Ostegun honetan arratsaldeko 18:30etan murala berregiteko deialdia egin du antolakundeak.

Kalitatezko edukiak bermatu eta erronka berriei aurre egiteko zure babesa behar dugu.

Hamaika Telebista