Bengoetxearen alde egin dute Bizkaiko 87 batzokitan, eta Etxanoberen alde 24tan
Politika
Ane Garitaonandia Etxebarria
2026-10-26 11:18
Bukatu da EAJren Bizkaiko ahaldungai nagusi izateko bozketen lehen itzulia. Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politiketarako sailburua gailendu zaio Bizkaiko ahaldun nagusiari, EAJren Bizkaiko ahaldungai nagusi izateko bozketetan. Ibone Bengoetxeak 87 uri batzarretan irabazi du; Elixabete Etxanobek, berriz, 24tan.
Bi hautagaiek gaurtik asteazkenera bitarte jakinarazi beharko dute ea bigarren itzulira aurkeztuko diren. Bigarren itzulia urriaren 29tik azaroaren 2ra bitartean egingo da. Datorren hilaren 11n lurralde-batzarra egingo da, eta bertan ateratzen den hautagaia berretsi eta ofizialki aldarrikatu beharko da. Arabakoa Ramiro Gonzalez izango da, eta, Gipuzkoakoa, Eider Mendoza.