Skip to main content

Alderdi gehienek etxebizitzaren aferan jarri dute arreta

Politika

Xabi Ealo

2026-11-19 13:47
Hauteskude Orokorretarako hamar egunen faltan alderdiek euren mezuak zabaltzen jarraitzen dute, gaueko eztabaidaren aurretik.

Errenterian izan da EH Bildu eta etxebizitza krisiari aurre egiteko konpromisoa aldarrikatu du, era berean, etxebizitzaren eskubidea bermatzeko indar politiko gehiago eskatu du.

Rafaela Romero Alderdi Sozialistaren Kongresurako Gipuzkoako zerrendaburuak gobernu sozialistek gazteen emantzipazioa errazteko eta etxebizitza babestuen babes iraunkorra bermatzeko bultzatutako neurriak nabarmendu ditu Irunen. Denis Itxaso Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza sailburuarekin eta Irungo Alkatearekin batera egin du ekitaldia.

Fronte Zabalak gizarte-zerbitzuen sistema blindatzea proposatu du Gasteizen, Mendekotasun Legerako sarbidea eta Lanbidearteko Gutxieneko Soldataren baliokide diren gutxieneko pentsioak bermatuta. Jose Damian Garcia-Moreno Kongresurako Arabako hautagaiak esan du “mendekotasun Legearen aurrekontu-igoera progresiboaren bidez, behar duten pertsona guztiak zainduko” dituztela, “baita zaintzaileak ere”, sistemaren funtsezko zutabe direlako bere ustez.

Alderdi Popularrak Arrasaten proposatu du oinarrizko produktuen BEZa % 0ra jaistea. Talentua hemen geratzeko eta kooperatibak sustatzeko erreformak ere hitzeman ditu.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista