Xabat Illarregi eta Nerea Elustondo zuzenean sailkatu dira EHBTren bigarren fasera
Kultura
Xabi Ealo
Xabat Illarregi eta Nerea Elustondo sailkatu dira Euskal Herriko Bertsolari Txapelketaren bigarren fasera, asteburuan, Gotaine Irabarneko eta Aguraingo saioak irabazita, hurrenez hurren.
Illarregik zuzenean lortu du Lekunberrin kantatzeko txartela, eta Elustondok, Eibarren.
Larunbateko saioa Gotaine Irabarnen jokatu zen eta sei bertsolariek saio erregularra egin zuten, baina esan bezala, Illarregitar gazteenak irabazi zuen.
Igandekoa, aldiz, Agurainen izan zen eta seikoteak tentsioari aurre egin behar izan zion, azkenerako Nerea Elustondo gailendu zen.
Horiek horrela, pasa den asteburuko saioak eginda, txapelketako bigarren fasean zer bertsolari arituko diren ere zehaztuta geratu du, orotara, hamazazpi eta orain dela lau urteko finalean aritu ziren finalistak, irabazlea kenduta. Bigarren fasean zazpi saio izango dira guztira.


















