Skip to main content

47. lehiaketa gastronomikoa egingo dute Bilboko Aste Nagusian, betiko filosofiari eutsita

Kultura

Xabi Ealo

2026, abu. 03 - 13:08

Bilboko Aste Nagusirako atzera kontaketa hasi da eta aurten ere ez du hutsik egingo lehiaketa gastronomikoak. Azken urteotako ereduari eutsiko zaio aurten, eta Arrozen lehiaketak ere lekua izango du.

Etxeko txikienek ere izango dute lekua; izan ere, gastrotxikik umeei hurbilduko die gastronomia, tailerren bidez jolasean ikasteko. Ildo berean, lehiaketa gastronomikoaren egitarauak azken urteetako plater klasikoak mantenduko ditu.
Iragarri dutenez, Bilboko Areatzan sukalderik handiena egongo da, eta zentzu horretan, jai herrikoien balioen erakusgarri ere izango da.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista