Skip to main content

Naroa Elizalde pilotaria hil da, 27 urte zituela

Kirola

Ane Garitaonandia

2025, ots. 28 - 09:02
Naroa Elizalde pilotari zubietarra hil da, gaixotasun baten ondorioz. Txikitan hasi zen pilotan Elizalde,
6 urte zituela. 12-13 urterekin berriz, jokatzeari utzi behar izan zion, garai hartan ez zelako beste
neskarik pilotan aritzen eta hortaz ez zegoelako haientzako txapelketarik. Edonola ere, entrenatzen
jarraitu zuen eta 17 urterekin Emakume Master Cup-en berriro jokatzeari ekin zion.
Ados Pilotako sortzaileetako bat izan zen Elizalde, 2001ean Maite Ruiz de Larramendi eta Iera
Agirrerekin batera sortu zuten eta bertan Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako 13 emakume bildu
zituzten. Elizaldek, azken urteetan eurek antolatutako txapelketetan parte hartu zuen. Hain zuzen,
Adoseko Udaberri Torneoan lortu zuen mailarik onena ematea, aurreko urtean txapela janztea lortu
zuen bertan. Pilota Elkarteak, martxoaren 29an jokatuko den Binakako Txapelketaren finalean
omenduko du.
Emakume pilotarian presentzia sustatzea izan du helburu Elizaldek urte askotan, izan ere, emakumeen
arteko maila ezberdinetako txapelketak antolatzeko premia ikusten zuen. Gainera, hauek antolatzen
zirenean telebista eta hedabideak hauetara hurbiltzen ez zirela salatu izan du. Hala ere, berak,
emakumeen pilota gero eta indartsuagoa izango zela aurreikusten zuen.

Kalitatezko edukiak bermatu eta erronka berriei aurre egiteko zure babesa behar dugu.

Hamaika Telebista