Skip to main content

Jarduera fisikoa sustatzeko Mugiment Pausu Erronka hasiko da hilaren 19an

Kirola

Irene Garitagoitia Beitia

2025, Maiatza 14 - 16:05
Jarduera fisikoa sustatzeko Eusko Jaurlaritzak 50 udalerrien artean prestatu duen pausoen lehiaketa birtuala da. Helburua da herritarrek egunerokoan ahalik eta pauso gehien ematea, osasun fisiko eta emozionala hobetzeko eta jarduera fisikoaren kultura bultzatzeko. Lezo, Oiartzun eta Pasaiako udalek dagoeneko herritarrak Mugiment Pausu Erronkan parte hartzera gonbidatu dituzte, erronkatzat baino jarduera fisikoa egunerokoan modu naturalean integratzeko aukera zabalduz.

Kalitatezko edukiak bermatu eta erronka berriei aurre egiteko zure babesa behar dugu.

Hamaika Telebista