Skip to main content

Maruxak taldeak sanferminetan eraso homofoboa jasan duela salatu du

Gizartea

Ainhoa Lainsa Merino

2026, uzt. 08 - 15:07

Maruxak taldeak sanferminetan eraso homofoboa jasan duela salatu du. Taldeak azaldu duenez, astearte goizaldeko hirurak aldera, bi gizonek taldeko bi kide eta beste bi lagun iraindu zituzten, oihukatuz eta kristalezko botilak botaz.
Instagram bidez zabaldutako mezuan, gertatutakoa gaitzetsi dute, eta gogorarazi dute "eraso hauek existitzen jarraitzen dutela eta benetakoak direla". Hala, norberak bere burua eta ingurukoak zaintzeko eskatu dute, eta adierazi dute espazio seguruak sortzea denon esku dagoela.
Mezuarekin batera, gogorarazi dute halako erasoak salatzeko Iruñeko Udalak baliabideak jartzen dituela. Hala, Harrotu LGTBI+ zentro publikoak erasoak identifikatzeko eta salatzeko eskaintzen duen zerbitzuari buruzko informazioa partekatu dute.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista