Marka eta egoitza erabiltzea ukatu dio Eusko Ikaskuntzak Ipar Euskal Herriko egiturari
Gizartea
Irati Alvarez
2025, ots. 25 - 11:02
Irregulartasunak tarteko, marka eta egoitza erabiltzea ukatu dio Eusko Ikaskuntzak Ipar Euskal Herriko egiturari. Eusko Ikaskuntzak aditzera eman duenez, Ipar Euskal Herriko elkartean “gorabeherak” izan dituzte azken hilabeteetan. Iparraldeko elkarteak lehendakaria aldatu du.

