Kalean bizi diren pertsonen hazkundea dela eta Gasteizko erakunde publikoak “kolapsatuta” daudela salatu dute
Gizartea
Maite de Felipe Suso
2026, urt. 20 - 13:01
Gasteizen 233 pertsona inguru zeuden kale egoeran 2025eko azken hilabeteetan, Lucho Royero Gizarte Politiketako zinegotziak adierazitakoaren arabera.
Ildo horretan, azken hilabeteetan ohikoak dira hiriko Salburua auzoan kalean bizi diren maliarren inguruko albisteak. Haien jatorrizko lurraldetik ihesi, asiloa eskatzera etorri dira. Hala ere, horiez gain, badago kalean bizitzea baino beste aukerarik ez duen jendea ere, esaterako industrialdeetan daudenak.