Euskara babes bereziko kultura ondasun immaterial izendatzeko bidea abiarazi du Eusko Jaurlaritzak
Gizartea
Ane Garitaonandia Etxebarria
2026, ira. 16 - 13:09
Ekimen horren bidez, euskarari "prestigio handiagoa eta aitortza juridiko eta administratibo sendoagoa" eman nahi dio.
Prozedurari hasiera emateko ebazpena gaur argitaratu da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.
Kultura Sailaren arabera, behin ebazpena argitaratuta, hori bideratzeko informazio publiko eta entzunaldia aldia ireki da orain, eta horrek hogei egun iraungo du. Epe hori amaituta, espedienteak izapidetzen jarraituko du, eta behin betiko izendapena gobernu kontseiluak emango du, dekretu bidez.

















