Skip to main content

Euskal Herrian Euskarazek manifestazioa eginen du larunbat honetan, hilak 31, Baionan

Gizartea

Gaizka Leitza Alduncin

2026, urt. 30 - 12:01

Deialdia azken hilabeteetan Baionako Auzitegian izandako hainbat epaiketatan oinarritzen da, non epaileek 17 pertsonari euskaraz deklaratzea debekatu dieten, Frantziako Konstituzioa aitzakiatzat hartuta.
Euskalgintzako eragileek salatu dute debeku hori bidegabekeria dela, euskara Euskal Herriko berezko hizkuntza delako eta euskaldunak bigarren mailako herritar bihurtzen dituelako. Haien ustez, justiziarik ezin da egon pertsonen hizkuntza eta duintasuna errespetatzen ez direnean.

Kalitatezko edukiak bermatu eta erronka berriei aurre egiteko zure babesa behar dugu.

Hamaika Telebista