Etxebizitza eskubidea aldarrikatzeko, 70 mobilizazio baino gehiago izango dira A-11ko greban
Gizartea
Udane Arbeo Astigarraga
2026-11-06 11:43
Etxebizitza eskubide unibertsala aldarrikatzeko, kalera aterako dira azaroaren 11n Euskal Herriko milaka herritar. Greba orokorraren baitan, 70 mobilizazio baino gehiago deitu dituzte arratsalderako, Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan eta hainbat herritan. Etxebizitza sindikatuek, euskal gehiengo sindikalak (LAB, ELA, ESK, Steilas, Hiru eta Etxaldek) eta herri mugimenduko hainbat eragilek egin dute deialdia, espekulazioaren eta errentismoaren aurka egiteko.

















