Skip to main content

Errenteriako 25 administrari plazen euskararen eskakizuna epaitegian aztertu dute

Gizartea

Udane Arbeo Astigarraga

2026, ira. 22 - 14:09
Auziaren jatorria iazko azaroan dago. Orduan onartu zuen Errenteriako Udalak 25 administrari plaza lehiaketa-oposizio ireki bidez betetzeko deialdia. Lanpostu guztietan C1 edo hirugarren hizkuntza-eskakizuna egiaztatzea ezarri zuen betekizun gisa. Deialdian 860 lagunek eman zuten izena. Horren aurka, ordea, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu zuen pertsona batek, euskararen eskakizuna diskriminatzailea zela argudiatuta. Udalak gogorarazi duenez, helegitea jarri zuen pertsona horrek ez zuen deialdian izena eman. Bada, astearte honetako epaiketaren ondoren, epaiaren zain geratu da. Ebazpenak argituko du 25 administrari plazen hautaketa-prozesuak C1eko hizkuntza-eskakizunarekin aurrera egin ahal izango duen ala ez.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista