Sindikatuek eta gizarte kolektiboek Erorien Monumentua eraisteko manifestazioarekin bat egin dute
Gizartea
Irune Rejano Oyarzun
2025-11-05 13:53
Hainbat sindikatuk eta gizarte-kolektibok prentsaurrekoa eskaini dute larunbat honetan, azaroaren 8an, Erorien Monumentua eraistearen alde deitutako manifestazioari babesa emateko. Arratsaldeko 18:00etan monumentutik abiatuko da manifestazioa.

















