Skip to main content

Espainiako Abokatu Kristauek hiru urteko espetxe-zigorra eskatu dute Bernedoko udalekuen auzian ikertutako 15 kiderentzat

Gizartea

Ane Garitaonandia Etxebarria

2026, ira. 15 - 09:09

Euskal Udalekuetako hamabost kide astelehen honetan deitu ditu deklaratzera Gasteizko instrukzio epaitegiak.

Espainiako Abokatu Kristauen Fundazioak jakinarazi du hiru urte arteko espetxe-zigorra eskatuko duela ikertutako 15 pertsonen aurka, exhibizionismo eta adingabeen derrigortze delituak leporatuta. Bestalde, Euskal udalekuetako kideek adierazi dute ez dutela prozesuaren berri emango, adingabeen eskubideak babesteko.

Auzibide administratiboaren epaia ekainean eman zuten, eta bide judiziala da orain martxan dagoena.  Auziaren inguruan zenbait filtrazio egon direla salatu dute, hori "proiektua zurrunbiloan murgildu zenetik" gertatu dela gaineratu dute. Jakinarazi dute beraiek ez dituztela deklaratzera deitu irailera arte, baina aurretik hedabideetan zela informazioa. Hala, begiraleek berretsi dute haiek direla prozesuari buruzko informazioa eskuratzeko lehen interesatuak, beharrezkoak diren neurriak hartu ahal izateko.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista