Skip to main content

Harrera Sareak Donostiako udalaren jarrera salatu du

Euskal Herria

Ainhoa Lainsa Merino

2026, abu. 31 - 15:08

Donostiako harrera sareak agerraldia egin du kalean bizi diren pertsonen aurrean udalak hartu duen jarrera salatzeko.

Haien ustez, Donostiako alkateak elkartasuna kriminalizatzen du. Uztailaren 27an, Kaleko Afari Solidarioen banaketa debekatu zuten, baina elkartearen hitzetan, “kontua ez da hor gelditu”. Salatu dute udako hilabeteetan poliziaren jarduerak areagotu egin direla eta hiriko kaleetan bizi diren pertsonek mota guztietako jazarpenak pairatu behar izan dituztela Udaltzaingoaren eta Ertzaintzaren aldetik.
Bestalde, Udalak eskaintzen dituen baliabide urriak ere salatu dituzte.

KASen debekuaz gain, etxegabeei laguntzen dieten boluntarioen aurka presio eta mehatxu neurriak hartzen dituztela adierazi dute. Horregatik, udalaren jarrera “erabat diskriminatzailea eta arrazista” dela salatu dute, eta migratzaileei etengabe eskatzen zaien gizarteratze-prozesua bera oztopatzen dutela.

Hala, nabarmendu dute elkartasuna zigor-mehatxupean egotea ezin dela normalizatu, eta argi utzi dute haien jarrera: laguntzea ez da delitua.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista