Skip to main content

Petrolio industriak garrantzia handia du Euskal Herrian

Ekonomia

Xabi Ealo

2026, urt. 14 - 10:01

Pasa den ostiralean Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak petrolio industriako ordezkariekin bildu zen, eta polemika piztu dute Josu Jon Imaz Repsoleko kontseilari ordezkariak bertan esandakoak.

Repsol Petronor euskaldunaren % 85aren jabe da, eta hain zuzen, gurean dago Iberiar Penintsulako petrolio findegirik handiena. Bizkaiko mendebaldean, Muskizen, Barbadunen ibarrean 1970. urtean ahalmen handieneko findegia jarri zuten martxan. Faktoriak sei milioi tona gasolio gordin prozesatzeko gaitasuna zuen hastapenetan, egun, hamaika milioi tona petrolio baino gehiagoko negozio-bolumena du.

Kalitatezko edukiak bermatu eta erronka berriei aurre egiteko zure babesa behar dugu.

Hamaika Telebista