Skip to main content

Funts putreak eta etxegabetxeak, Gasteizen

Ekonomia

Asier Errasti

2026-11-05 10:32
EH Bilduk salatu du, diru publikoz finantzatutako 981 etxebizitza babestu inbertsio funtsen eta higiezinen sustatzaileen esku geratu direla. Koalizioak azaldu du duela hogei urte etxebizitza horiek kudeatzeko eta alokairu eskuragarria bermatzeko 28 milioi euroko laguntza publikoa jaso zutela.

Bestalde, duela hamabi egun gertatu zen bezala, Etxebizitza Sindikatu Sozialistak Gasteizko Alde Zaharreko familia bat etxegabetuko dutela salatu du. Bi adingabe dituen familia bat BlackStone funtsaren jabetzako etxebizitzatik kaleratzeko agindua dago, eta prozesua abenduaren 2an gauzatu liteke.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista