GĒRE egitasmoa aste honetako Musika Zuzenean saioan
Promozioak
Aste honetako Musika Zuzenean TB saioan GĒRE egitasmoa ezagutuko dugu. Iñaki Gereñu musikari Tolosarrak jarri zuen martxan ekimena, eta egun biko dira taula gainean Lander Zalakain lagun. Elektronika giroetan datoz, sinteak, teklatuak, bateriak edota ahots efektuak erabiliz, eta dagoeneko kalean dute ‘23.556’ debuteko diskoa.
Hemen lagin bat. Ostegunean, 22:00etan, saioa ikusgai Hamaika Telebistan, hamaika.eus eta sare sozialetan.

















