Txapela buruan

Aisling O Dovan, ingelesa irakaslea (I)

Aste honetako Txapela Buruan saioan, Aisling O Dovan dugu protagonista. Irlandan jaio zen, eta 22 urterekin etorri zen Iruñera. Londresen elkarrizketa bat egin zioten ingelera irakasle izateko eta berak klaseak Iruñean eman nahi zituela esan zien. Geroztik, Nafarroan bizi da. Lekunberrira joan ziren, eta bertan ingeles akademia sortu du. Kira, bere alaba, gaur gurekin egongo da bere amari euskararekin laguntzeko.

Ez galdu Txapela Buruan saio guztiak hemen!

 

 

Pello Argiñarena, Beteluko uruguaitarra (I)

Pello Argiñarena Beteluko Uruguaitarra bezala aurkezten du bere burua. Uruguiaen jaio baino Betelura bizitzera etorri zen bere familiarekin. Bere egunerokoan euskara entzuten zuen; lanean, bizilagunekin... eta bera ere ikasi behar zuela ikusi zuen. Gaur egun barnetegi batean bizi dela dio. Ezagutu nahi?

Txapela Buruan saioko protagonista gehiago ezagutu nahi? Ikusi hemen!

Pello Argiñarena, Beteluko uruguaitarra (II)

Pello Argiñarenak Beteluko uruguaitar gisa aurkezten du bere burua. Gaurko saioan Pello ezagutzen jarraituko dugu; lehenengo, bere lantokira joango gara eta bertan Isusko lankidearekin mintzatuko gara. Betelu herria ere erakutsiko digu, eta bere bizilagun Josebitarekin euskarari buruz hausnartuko dute. 

Txapela Buruan saioko protagonistak ezagutu nahi? Ikusi hemen!

Keiko Suzuki, amatasunetik euskarara (II)

Ostiralean Keiko Suzuki ezagutuko dugu. Filologia hispanikoa ikastera etorri zen eta Iruñean zegoela maitemindu zen, horregatik erabaki zuen japonia utzi eta Iruñera bizitzera etortzea. Bere alabak D ereduan matrikulatu zituenean bera ere euskara ikasi behar zuela erabaki zuen. Gaurkoan alabak ezagutuko ditugu, amak egin zuen esfortzua asko baloratzen dutela kontatuko digute. Gainera, Keikorekin bere lanaz hitz egingo dugu Japoniera irakaslea baita. Hori eta askoz gehiago hemen ikusgai!

Keiko Suzuki, amatasunetik euskarara (I)

Aste honetan Keiko Suzuki ezagutuko dugu. Hispaniar filologia ikastera etorri, maitemindu eta Iruñera etorri zen bizitzera. Alabak D ereduan matrikulatu zituenean erabaki zuen euskara ikastea. Bere euskarazko hitzik gustukoena zein den jakin nahi? Ikusi saioa nahieran!

Txapela Buruan saio guztiak nahieran hemen

Cesar Gonzalez, Alacanteko erizaina (II)

Aurreko saioan Cesar Gonzalez-en euskalduntze prozesua ezagutu genuen. Gaurkoan bere lantokira hurbilduko gara. Covid garaian larrialdietako erizaina izatea zaila dela kontatuko digu, eta horrelako espazioetan hizkuntzaren garrantziaz hausnartuko du. Gero, bere neska-lagunarekin elkartuko gara euskara eta aisiaz hitz egiteko.

Cesar Gonzalez, Alacanteko erizaina (I)

Aste honetan Cesar Gonzalez dugu Txapela Buruan saioko protagonista. Alcoyen (Alacant) jaio zen, eat Murtzian egin zituen erizaintza ikasketak. 2015ean, baina, Nafarroatik deitu zioten Osasunbidean lan egiteko eta geroztik Iruñean bizi da. Funtzionarioentzako egiten dituzten euskara ikastaro batean izena eman zuen; asko gustatu zitzaion hizkuntza, eta bere kabuz ikasten jarraitu zuen. Honetaz guztiaz, eta bere euskalduntzen prozesuaz hitz egingo dugu gaurko saioan. Ez galdu! 

Txapela buruan saio guztiak ikusgai, hemen

Jaume Gilabert, Palmako euskara irakaslea (II)

Asteazkenean Jaume Gelabert ezagutzen hasi ginen. Palman jaioa, Zaragozan ikasi zuen euskaraz eta gaur egun euskara irakaslea da Iruñeako hizkuntza eskolan. Bere lankide eta lagun batekin elkartu, eta beren afizioak eta euskararen egoera izan ditugu hizpide. 

Txapela Buruan saio guztiak ikusi nahi? Klikatu hemen

hamaika telebista

Image