(Min)bizi podcasta VIII | Tribua eta (in)komunikazioa
(Min)bizi
Ohikoa da minbizia diagnostikatu berri duenari zer esan edo nola begiratu ez jakitea. Nola komunikatu beharko genuke paziente onkologikoekin? Zer esan? Zer ez esan? Tribua sortzearen beharraz eta (in)komunikazioaz aritu dira Iñurri elkarteak ekoitzitako saio honetan Gorka Larrañaga, Nerea Goizueta Garmendia, Marta Ortega Sanchez eta Maite Madoz Bañez, Olatz Mercaderrek gidatuta.
Saio guztiak nahieran hamaika.eus webgunean.

