(Min)bizi podcasta V | Sexualizeeeeeeeer?
(Min)bizi
Zer gertatzen da sexualitatearekin minbiziari aurre egiteko tratamendu bat jasotzen ari zarenean? Zein jarrera jasan behar izaten dituzte minbizia duten pertsonek medikuengandik?
Emakumezkoen sexualitatea tabua bada oraindik, are tabuagoa da minbizia duten emakumeen kasuan. Sandra Barkaiztegi, Olatz Mercader eta Alazne Apalantza elkartu dira Iñurri elkarteak ekoitzitako saioan, Amaia Agirrek gidatuta.
Saio guztiak nahieran hamaika.eus webgunean.

