Gure garaian | Jai herrikoiak, txosnak eta aisialdi alternatiboa
Gure garaian
Denbora igaro da herriko txosnetan lehen txanda egin zenuenetik. Ezagunak zaizkizu lur likatsuak, udako abestiak sortzen duen eztanda, eta “benga, beste bat”en atzetik datozen hiruzpalau tragoak. Eta badakizu zenbat esku behar diren txosnagunea bizirik mantentzeko. Zenbat esku behar diren pankartetan egotea nahi duzun aldarri hori txosnetan egon dadin. Zenbatetan errebisatzen den protokoloa eta zenbat “eskerrik asko” dauden guztiaren atzean. Txosnak. Gureak, denonak direlako ordea, bada eskerrak ematea merezi ez duenik.

