MusikaZuzenean TB # 322: Mateo Zikuta & El Garto + Ibon Aginaga (Soa, Izan Bai...)
Musika Zuzenean
Mateo Zikuta & El Garto izango dira MusikaZuzenean TB saioko 322. ataleko protagonistak. 'Ketura operazioa' diskoa aitzaki bikoarekin bildu gara Gasteiz hiriko kaleetan, labetik atera duten lan berria ezagutzeko. Rap giroetan murgilduko gara erreportaje honetan, lubakietan sorturiko errima eta erritmoekin.
Hitz Bitan atalera, berriz, Ibon Aginaga Imatz gonbidatu dugu, urteak atzera Kraussk taldeko kidea, eta egun Soa, Izan Bai eta Saji taldeetan dabilena. Bere gustuko disko, areto eta kantuen inguruan aritu gara luze eta zabal.
Saio guztiak nahieran hamaika.eus eta Youtuben.

















