Skip to main content

Kale izendegian emakumeen eta LGTB pertsonen ekarpena ikusgarri egiteko ibilbidea, Hernanin

Sakonean

Hernaniko Udalak, Berdintasun Kontseiluarekin batera, ibilbide morea aurkeztu du, emakumeek eta LGTB pertsonek Hernaniri egindako ekarpena aitortzeko xedearekin. Ibilbidearen parte izendatu dituzten herriko 10 puntuetara bisita gidatua egin dute, herritarren partehartzearekin, Gudarien Plazan hasi eta Kulturarteko Plaza Feministaraino.